lahaine.org
Euskal Herria :: 24/08/2021

[Orereta] Iñaki Bilbaoren borrokari elkartasuna adierazteko elkartuko dira

Oarsoaldea.hitza.eus
'Txikito' euskal presoa gose eta komunikazio greban dago. Haren aldarrikapenak babesteko bilkura egingo dute ostegunean, 20:00etan, Herriko Plazan.

Iñaki Bilbao Txikito euskal presoa gose eta komunikazio greban da hilaren 6tik (18 egun daramatza). Haren aldarrikapen eta borrokari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute datorren ostegunean, 20:00etan, Herriko Plazan.

Bere gertukoei azaldu dienez, Topaseko (Salamanca, Espainia) espetxean daramatzan hiru asteetan hainbat presio jasan ditu, besteak beste, isolatuko zutenaren mehatxua. Jazarpen horiek direla medio, hilaren 6ean komunikazioa eten eta iazko irail eta azaroa bitartean egindako gose grebari jarraipena ematea erabaki du.

https:///2021/08/24/inaki-bilbaoren-borrokari-elkartasuna-adierazteko-elkartuko-dira/

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal