lahaine.org
Euskal Herria :: 24/01/2017

Oztoporik ez!

Jon Kepa Preciado, euskal preso politikoa

Orain dela urtebete edo, heldu zitzaidan Donostialdean egon zen eraso baten berri, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko gazte baten kontra. Alkohola, arazo pertsonalak, gaua… izan ziren aitzakiak.

Bitartean, mehatxuak, propaganda kentzea, pegatina iraingarriak, ez dakit oso ondo noren izenean, “bide askatzailearen” izenean… eta boikota...eta mehatxu gehiago gazte militante iraultzaile batzuen kontra. Giro honetatik ezin da gauza onik espero, neretzat giro nazkagarria…. Argi daukat nortzuk diren arduradun, eta nortzuk lehenbailehen gelditu behar duten egoera penagarri hau, eta noski, ardurak bere gain hartu.

Gazte donostiarrak erasotu dituztenak, miserable eta koldar batzuk besterik ez dira. Eta ez dezatela Euskal Herriaren aldeko borroka eraso hauek justifikatzeko erabili.

Seguru aski, dagoeneko, “bertsio ofiziala” dagoela, ohituak gara, hemen barruan ere, gezurretara… ”Carta blanca” dutela ematen du, ez dakit noren izenean. 

Bitartean beste batzuk, apaltasunez, saiatzen zarete borroka askatzaile eta iraultzaile horren sua pizturik mantentzen. Egia da ez dugula batere erreza izango, baina asko dugu irabazteko eta horregatik ez dugu amore emango, horregatik holako erasoak ez dira oztopo izango gure bidean.


Amaitzeko, besarkada estua erasotutako gazteei, eta tinko mantentzen zareten guztioi, ez zaudete bakarrik, zuen ondoan gaude.
Eraso eta oztopo guztien gainetik, duintasuna, konpromezua eta ausardia.
GORA GU TA GUTARRAK!!!

JON KEPA PRECIADO IZARRA (Kordobako espetxetik)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal