lahaine.org
Euskal Herria :: 24/09/2010

Paris: Ohian Barandalla 7 urteko espetxe zigorra jaso du

Apurtu.org
Joseba Segurolari 18 urte, Itsaso Zalduari 18 urte eta Oihan Barandallari 7 urtetako kartzela-zigorrak ezarri dizkiete

Iragan asteko ostegunean abiatu zen epaiak atzo gaueko hamaiketan izan zuen bukaera. Bost ordutako deliberazioa egin eta gero epaitegiaren tribunal bereziak erabaki zuen 18 urtetako zigor bana ipintzea Joseba Segurolari eta Itsaso Zalduari. Oihan Barandallak, ordea, 7 urtetako zigorra jaso zuen.

Fiskalak egindako eskaerak ere gainditu zituen Tribunalak erabakitakoa. Atzo goizean Fiskalak eskatutakoak (18 urte Itsasorentzat, 15 urte Josebarentzat eta 7 urte Oihanentzat) defentsaren abokatuak zentzugabeko zigor eskaerak hartu bazituen ere, epaileak are urrunago joan eta Joseba Segurolari 3 urte gehiago ezartzea deliberatu zuten.

Hiru euskal preso politikoek auzia aprobetxatu zuten Espainiar eta Frantziar estatuek aurrera eramaten duten politika errepresibo ankerrak gogorki salatzeko. Estatu horiek Euskal Herriaren eskubideak urratzeaz akusatu eta preso politikoen aurkako estrategia salatu zuten. Jon Anzaren kasua epaileei gogorarazteko ere baliatu zuten, epaileei galdera zuzena eginez: zergatik preso politikoen aurka hain zorrotz jokatzen duen Frantziako Justizia horrek ez du berdina egiten beste auzi batzuk, Jon Anzarena kasu, juzkatzeko. Bukatzeko zabaltzen ari den aro politiko berria gogora ekarri eta bereziki ETAk azken asteotan publiko egindako bi komunikatuak aipagai izateaz gain horien aurrean Espainia eta Frantziako estatuen erantzuna errepresioarena izango oten den galdetu zieten epaileei.

Epaiak iraun duen egun guztietan hiru euskal preso politikoek euren lagun eta senitartekoen apoioa izan dute.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal