Presoak: Foruzaingoak eta polizi espainolak presoekiko elkartasuna jazarri zuten pasa den astean

Iruñeako enkarteladan presoen senideen argazkiak erakusten dira presoaren izenarekin batera. Hori delitua da, Auzitegi Nazionalaren Fiskalaren aburuz
Pasa den astean preso politikoen eskubideen alde Iruñea eta Iruñerrian egiten diren enkarteladak Espainiako Polizia eta Foruzaingoaren bisita jaso zuten. Polizien esanetan, Auzitegi Nazionalak auto berri bat kaleratu du esanez zigorra betetzen dauden presoen izenak ezin direla publikoki erakutsi. Gaur egun, eta beraien argazkiak erakustea debekatu zutenetik, herri askotan beraien senideen argazkiak erakusten dira, esanez noren senideak diren eta bere egoera salatuz.
Herriz herri, auzoz auzo ibili ziren
Atarrabian Polizia eta Foruzaingoa joan ziren eta enkarteladan zeuden guztiak (35 pertsona inguru) identifikatu zituzten. Tortura salatzen zuen pankarta bat kendu zieten eta "Inkomunikazioa=Tortura" pankartan jartzea delitua zela esan zieten.
Burlatan Polizia agertu zen eta jendea identifikatu zuten. Txantrean Polizia agertu zen, presoen izena eta kilometroak zituzten paletak eraman eta bertan zegoen jendea, 19 pertsona, identifikatu zituzten, Audientzia Nazionalera informea bidaliko zutela mehatxatuz. Donibane auzoan Foruzaingoa agertu zen, eta kondenatuta dauden presoen izenik agertu ezin zela aitzakipean, horien paletak eraman zituzten eta jendea identifikatu. Azkenik, Iruñeako enkarteladan Foruzaingoak agertu ziren, eta aitzaki berdinarekin, senideak mehatxatu zuten.







