Presoak: Joseba Fernandez eta Mikel Karrera gose greba berri batean aurkitzen dira

Mikel Karrera eta Joseba Fernandez euskal preso politikoak gose greban aurkitzen Poitierseko espetxean bizitzen ari den jazarpen egoera amai dadila eskatu, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakin arazi duenez. Abuztuan hainbat arazo izan dituzte espetxean, tartean Mitardean (zigor ziegetan) izan dituzte, eta baita isolamenduan ere. Bisitak amaitzean biluztuarazi eta goitik beherako miaketa egin nahi izaten diote espetxezainek bortizkeria handiz, eta hauek ukatu egiten dira. Egoera guzti honekin amaitzeko eskatuz gose grebari ekin zioten pasa den irailaren 3an, eta oraindik gose grebarekin jarraitzen dute.
Beraien aldarrikapen nagusiak hauek dira: miaketa umiliagarriekin amaitzea, bisitak asteburuetan izatea eta denbora luzeagokoak, liburu, cd eta gutunen erretentzioa amaitzea.
Euskal preso politiko hauek aurrez ere gose greba luzeak egin dituztela beraien bakartze egoerarekin amaitzea aldarrikatuz. Gose greben bidez lortu zuten bakartzearekin amaitzea baina beraien aurkako jazarpenak ez du etenik izan eta berriz gose grebari ekin beharrean aurkitu dira.







