lahaine.org
Euskal Herria :: 22/09/2010

Presoak: Maider Caminos eta Amaia Elkano gose greban isolamenduaren aurka

Apurtu.org
[Euskara]Senideen aurkako miaketak eta presoen aurkako isolamendu politika amaitzea eskatzen dute besteak beste.

Alcala Mecon 5 preso daude, horien artean Caminos eta Elkano nafarrak

Euskal preso politikoek bidalitako oharra
"Alcala Mecoko emakume espetxeko euskal preso politikoak, espetxeak gure?kontrako isolamendu politikoa areagotzeko helburua duten hainbat neurri?jarri ditu martxan. Alde batetik, gure senideak aurrez aurrekoen aurretik?ukimenezko katxeoak pairatzera behartu nahi ditu, katxeo agindu bakoitza?arrazoitu gabekoa eta hatzez aukeratuta egiten dutelarik. Neurri hau dela?eta, abuztuan esaterako 8 aurrez aurrekotik 3 galdu genituen. Bestalde, II?PPek igorritako ustezko agindu batean oinarrituta ezin gara 2 euskal preso?politikoak baino geihago modulo berean egon eta hemen 5 kide garenez,?Martxotik aurrera gutako bat bakartuta izan du espetxeak. Hain zuzen ere,?Aitziber Arrietak 4 hilabete pasa zituen bere modulan bestelako euskal?preso politikorik gabe, Amaia Elkanok bi hilabete eta erdi eta Irailaren?16tik aurrera Maider Caminos da bakartuta dagoena.

Gehiekeri hauei erantzuteko egun bateko txapeoak, egunero instantziak,?propaganda, kontzentrazioak, zuzendariari gutunak eta Uztailetik aurrera?planteak bi asteetan behin egin ditugu. Irailean gainera gure?aldarrikapenak borroka ibiltariaren edukinekin uztartu eta aste oso bateko?txapeo, propaganda eta gutun gehiago bidali ditugu. Zuzendariak gure?aldarrikapenei ez die aterabiderik eman eta bakartze egoerak bere horretan?mantentzen duela ikusita gose greba mugagabeari ekiten erabaki dugu.?Espetxe barneko sakabanaketa eta larriagoa den bakartze egoerak, alde?batetik, gure kolektibotasun izaera, potentziala eta batasuna haustea du?helburu, eta bestalde , bakartua dagoen pertsona inguru erabat arrotzean?utziz, ahultzea.

Beraz, bakartze egoeraren larritasuna eta luzapenari tamainaz erantzuteko?(7 hilabete daramagu egoera honekin) gose greba mugagabean sartuko gara?Irailaren 20tik aurrera, Alcala Mecoko emakumezkoen espetxean bakartutako?euskal preso politikorik ez dagoen arte, hau da, euskal preso politiko?bakoitza moduloan gutxienez beste euskal preso politiko batekin egon arte.?Lortuko dugulakoan.? ? Alcala Mecoko emakume espetxeko euskal preso politikoak."

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal