lahaine.org
Euskal Herria :: 18/09/2010

Presoak: "Poitierseko egoera oso gogorra da, eta aldatzen ez bada gose grebarekin jarraituko dute"

Apurtu.org
[Eusk]Mikel Karrera, Joseba Fernandez, Maite Aranalde eta Saioa Sanchez euskal preso politikoak Poitierseko espetxean aurkitzen dira eta gose greba berri ekin zioten.

Mikel Karrera, Joseba Fernandez, Maite Aranalde eta Saioa Sanchez euskal preso politikoak Poitierseko espetxean aurkitzen dira eta gose greba berri ekin zioten pasa den Irailaren 3an dituzten bizi baldintzak salatzeko. Mikel Karrera pasa den ostiralean erasotu zuten kartzelariek bisita amaitu ondoren biluztu eta ahoa irekitzeari uko egin ziolako. Ana Sarobe da Arantzako presoaren ama, eta Apurtu.org-ri azaldu dio presoek bizi duten egoera
Mikel Karrera erasotu zuten espetxezainek pasa den ostiralean bisita bat ondoren

Pasa den ostiralean Mikel Karrerak zuen bisita amaitu ondoren biluztu eta ahoa irekitzeko esan zioten Poitirseko espetxearen kartzelariek. Karrerak ukatu egin zen ahoa irekitzera eta beraz espetxezain gehiago etorri ziren, eskuburdinak jarri zizkioten eta lurrera bota zuten belarri ondoan, mandibulak elkartzen diren lekuan behatza sartuz, minez ahoa ireki zezan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu zuenez. "Irekitzen ez zuenez eskuin eskuan burbi batekin jo zuten eta karrasi egin zuen ahoa irekiz. Mehatxuta bere ziegara eraman zuten. Bisitan joan zitzaion senidea bertan eduki zuten 25 minutuz", azaldu zuten ohar batean.

Mikel Karrera eta Joseba Fernandez Irailaren 3an gose greba berri bati ekin zioten dituzten bizi baldintzak salatzeko. Espetxe honetan dauden neskak ere gose greban sartu ziren hilaren 9an, espetxean ematen ari den jazarpen egoera amaitu dadila aldarrikatuz.
Ana Sarobe Mikel Karrera presoaren ama Apurtu.org-ri azaldu diotenez, "egoera aldatzen ez bada gose grebarekin jarraituko dute" .

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal