lahaine.org
Euskal Herria :: 31/03/2011

Proiektu txikitzaile guztiak gelditu!

Eguzki
Bizkaia benetan maite, talde ekologista eta herritar guztiak orohar gonbidatzen ditu Bizkaiaren defentsan abiatuko den martxa erreibindikatiboan parte har dezaten,

Bizkaia benetan maite, Koordinadorak auzo elkarte, talde ekologista eta herritar guztiak orohar gonbidatzen ditu Bizkaiaren defentsan abiatuko den martxa erreibindikatiboan parte har dezaten,

eta gizarte eta ingurumen ikuspegietatik bideragarria eta orekatua den Bizkaiaren alde prestatu dugun adierazpenarekin bat egitea. Martxak bi fase izango ditu:

APIRILAK 2-3. Plentzia-Muskiz Martxa
Apirilak 2: Plentzia-Santurzi
Apirilak 3: Santurtzi-Muskiz

APIRILAK 2 ABRIL
09:30 PLENTZIA Barrika
12:00 SOPELA (Atxabiribil)
13:30 AZKORRI (parkina) Andra Mari
15:30 ALGORTA (Kirikino) Portu Zaharra
18:30 ERROMO (Itzubaltzeta)
18:45 LAMIAKO
19:45 BIZKAIKO ZUBIA PORTUGALETE
20:30 SANTURTZI (Kelo) APIRILAK

3 ABRIL
10:00 SANTURTZI Bidegorri (pasarela)
12:00 ORTUELLA (BBK)
13:00 GALLARTA Las Carreras MUSKIZ (frontoia)

BIZKAIA BENETAN MAITE MANIFESTUA ?Bizkaia maite?, Foru Aldundiaren leloak, gure paraje berde eta kostalde paregabearen irudia aurkezten digu. Bitartean, instituzio honek babestu eta bultzatzen dituen makroproiektuek (supersurra, AHT, goi-tentsio lineak, gero eta instalazio gehiago dituzten Petronor, Boroa, Bahía Bizkaia edo Zabalgarbi bezalako industria kutsatzaileak, erraustegiak, makrodepuradorak, superportua, La Arenako hondartzako are lapurreta?) gure geografiaren bazter guztiak hondatzen dituzte, urritzen eta txikitzen ari den gure inguru naturalaren etorkizuna hipotekatuz. Eta dena helburu bakarrari erantzunez: kapital handiaren eta politikari ustelen epe laburreko irabazia. Proiektu guztiek garapenari buruz, lana sortzeaz hitz egiten dute, baina ez da egia: langabezia hazten ari da, boteretsuenen interes ekonomikoek zor pertsonal eta kolektiboen zurrunbilora bultzatzen gaituzte, lurraren, uraren eta airearen kutsaduraren ondorioz, gure osasunak okerrera egiten duen bitartean. Gure kontura antolatzen ari diren aurreranzko ihes zoro honek, gure etorkizuna ez ezik, gure hurrengo belaunaldien etorkizuna ere ari da hipotekatzen. Gauzak horrela jarraituz gero, erlauntz urbano erraldoietan bizi beharko dute, aisialdi birtualaren morroi eta autopistaz inguratuta. Inoiz ez dugu horrenbeste ekologia hitza entzun, baina inoiz ez da horrenbeste hondatu, horren azkar eta goseti kontsumitu. Garapen?mugagabe eta geldiezinaren sostengarritasuna mitoa da, balazta zapaltzea irmo eskatu behar dugu, gure osasun eta ingurumenaren babesa lehenetsi behar dugu. Iraila hasieratik, lurraren defentsan dihardugun zenbait talde biltzen hasi gara, Bizkaia pairatzen ari den hondamenari kolektiboki aurre egiteko beharrak bultzatuta. Bi oinarri basiko eta komunek elkartzen gaituzte:

1. Ingurumena erasotzen duten makroproiektuak gelditzearen beharra.

2. Makroproiektu hauek kokatzen diren herrien erabakitze eskubidearen defentsa eta Bizkaia nolakoa izango den erabakitzeko herritar guztion eskubidea. Hau guztia dela eta, martxa erreibindikatibo batera dei egitea erabaki dugu. Martxa lurraren defentsan herri garaipenaren sinbolo den Lemoizetik irtengo da hurrengo udaberrian, eta kostalde bizkaitarretik pasa ostean, Muskizera helduko da. Bertan, Petronorren eta La Arena hondartzaren dragaren kontra diharduten herri borrokekin bat egingo dugu.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal