lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fW4n

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

26/01/2021 :: Euskal Herria

Satorralaia convoca el próximo día 29 una acción informativa y de protesta en la playa de la Concha

x Satorralaia

[Euskara]

Satorralaiak Kontxako hondartzan protesta ekintza informatiboa deitu du datorren ostiralean:

 Satorralaia bizilagunen mugimenduak datorren ostiralean, hilak 29, eguerdiko 12etan protesta ekintza informatiboa egingo du Metroaren eraikuntza-lanak Kontxako hondartzaren azpian egiteak eragindako ingurumen-erasoa eta obraren arrisku oso larriak salatzeko. Hori dela eta, esandako orduan Kontxako Paseoko erlojuetan biltzeko deitzen dugu: lehenik, kontzentrazioa egingo dugu hondartzan zementuzko mortairuak injektatzeko ETSren egiten ari den lanen aurrean; eta horren jarraian, 12'30etan agerraldi informatiboa deitzen dugu, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak joan den abenduaren 30ean esleitu duen "Mirakontxa-Easo tartearen Eraikuntza-Proiektua (2. Fasea)" deritzon egitasmoan Metroaren obra egiteak dituen arriskuei buruz egiten diren ohartarazpen oso argiak publikoki ezagutzera emateko.

Izan ere, Eraikuntza-Proiektuak egoeraren larriari eta obra egiteak berekin dakartzan arriskuei buruz egiten dituen ohartarazpenak argigarriak bezain izugarriak dira. Honi dagokionean, hurrengoa azpimarratu nahi dugu, gai honetaz ihardutean terminologia teknikoa erabiltzea nolabait saihestezina gertatzen dela ohartuta:

Proiektuak nabarmentzen duenez, joan den ekainaren 5ean Kontxaren azpian tunelaren zulaketa-lanetan lur-jausia gertatu zen trazaduaren 0+750 Puntu Kilometrikotik aurrera, "baldintza geotekniko oso txarrak dituen zati batekin aurkitzen gara". Egun hartan, hondeaketa-lanak kararrizko geruzez osaturiko "sektore frakturatu" batean sartu zirela adierazten du, non "tunelaren ezker aldean 3 edo 4 metrora kokaturiko tamaina nahiko handiko leize edo barrunbe" baten eraginez, obran lur-jausia eta ur-barneratze garrantzitsua gertatu ziren, Zubieta kaleko 8. eraikinaren zimenduak kaltetu zituen zuloa sortuz aldi berean. Proiektuaren kalkuluen arabera, lur-jausiak "100 metroko distantziatik garraiatutako 200 m3 inguru hondar arrastatu zituen". "Ondoren, zulo gehiago aurkitu ziren inguru horretan, lur-jausiarekin lotuta era berean", dio. Proiektuak zehazten duenez, leize hori "tunelarekiko norabide paraleoan hedatzen den eta hurrengo metroetan itxuraz tunelari are gehiago hurbilduko zaion" kararrizko geruza antza denez karstifikatu eta zartatu batean garatzen da, "neurri metriko - dezimetrikoko hutsuneak eta barrunbeak dituena". Kararrizko geruza hori, gainerakoak bezalaxe, proiektaturiko tunelaren ibilbidearekiko paralelo daude, eta arrokaren "hausturetatik barrena dabilen itsasoko urak areagotu behar izan duen" karstifikazioaren ondorioz sortu dira barru aldeko hutsune eta leize horiek. Proiektuak ohartarazten duenez, "barrunbe edo leize sistema honek luzeran duen jarraitasun handia dela eta, tunela egiteak ehundaka metrotako distantzian desegonkortzeak eragin ditzake lurrazalan, baita trazadutik oso urrun dauden eraikinen osotasunari ere kalte egin ahal zaiolarik". Proiektuak esaten duenez, arrisku hori "tunelaren trazadua barrunbe-sistemarekiko norabide paraleloan garatuko den bitartean" mantenduko da. "Dirudienez, zirkunstantzia hauek 0+820 Puntu Kilometrikora bitartean dagoen 70 metro inguruko zatian mantenduko dira, non mazizo arrokatsuaren egitura desfaboragarritzat ematen den, ondorioz desegonkortzeak berriro gertatzeko arriskuarekin". Proiektuak azaltzen duenez, "inguruan elkarren artean konektaturiko barrunbe-sistema bat dago, lurrazala tunelaren kotarekin komunikazioan jartzen duena, hondartzako hareatza eta alubioi-metaketen bidez". Hori dela eta, barrunbe eta hutsune horiek obrarekin zuzenean ebakita suertatuko ez balira ere, tunelaren gainean pilatutako ur-zutabearen kargak egindako indarra "litzatete kasu horretan lur-jausiaren eragilea, ezbeharraren bilakaerari erreparatuz gero, itsasoarekin lotura zuzena dagoela ondorioztatu bait daiteke". "Honen arabera, eta egungo datuekin, 0+845 Puntu Kilometrikora bitartean hedatuko litzateke mota honetako jausiak gertatzeko arriskua". Proiektuak jakinarazten duenez, kalteturiko zonaldean "lau haustura nagusi identifikatu dira" eta "substratu arrokatsuaren sektore hondoratuenak eta apurtuenak hondartzaren azpian ezezik, hiriaren barrualdera ere hedatzen dira. Halaber, hondartzan definitu diren hausturak Zubieta kaleko hirigunera ere luzatzen dira. Horrenbestez, aurrikusi beharra dago, ibilbidean 95 metro inguru aurrerago, F-2 haustura berriro zeharkatuko litzatekeela, gertatutakoa errepikatzea ekar dezakeelarik horrek". Proiektuak abisatzen duenez, lur-jausia gertatu zen puntuan, "bertan behera eroritako eta ur-sarrera garrantzitsu bat zabalik duen tunel zati bati dagozkion berezko arazoak ditugu gainera. Ur-zuloa ixteko, tunelaren sekzio osoa betetzen duen zementuzko kontrahorma bat eraiki zen". Honi dagokionean, tunelaren egungo egoeraren argazki kezkagarria dakar dokumentuak (ARGAZKIA IKUS ATXIKITAKO ARTXIBOAN). Proiektuak informatzen duenez, joan den abuztuaz geroztik Kontxako Paseoaren arkupeetatik zementuzko mortairuz egindako injekzioak direla eta, "taladroak zulatzerakoan barrunbe hutsak atzeman ziren tunelaren klabearen gainean. Injekzioak egiterakoan, berriz, taladro desberdinen arteko komunikazioaz gain, tunelarekin berarekin lotura zegoela egiaztatu zen, mortero-esnea tunelaren barnean agertu baitzen 0+717 Puntu Kilometrikoan". "Injekzioen beste ondorio bat, Kontxako paseon jarritako auskultazioan altuera-goratzeak gertatu zirela detektatzea izan zen, injekzioen presioa gutxitzea behartu zuelarik horrek". Proiektuak onartzen duenez, bestalde, ziurgabetasuna dago Kontxako arkupeetan eta hondartzan egiten ari diren injekzio-lanen emaitzaren inguruan. Izan ere, lurpean egiten diren injekzioak izanik, operazioa nolabait "itsuka" egiten da, "leizeen eta barrunbeen neurri errealak zehazki ezagutu gabe", eta injektatzen den gaiak frakturazio-sarean barrena segitzen dituen isurbideak ezagutu gabe. Proiektuak gaineratzen duenez, "barrunbe desberdinen artean komunikazioa sortzeko dauden aukerak zeharo aleatorioak edo ausazkoak direla kontuan hartuta, ezin da ziurtatu, denbora igaro ahala, barrunbeak zona frakturatuekin berriro kontaktuan jar ditzaketen komunikazio berriak sortuko ez direnik".

OHARRA: Aipamen guztiak "Proyecto Constructivo del tramo Miraconcha-Easo. Fase 2" proiektuaren "ANEJO nº 8 (Obras Subterráneas. Apéndice 8.1)" eta "ANEJO nº 5 (Geología y Geotecnia. Apendices 5.6.2 y 5.6.3)" dokumentuetan jasotakoak dira. Proiektu osoa eskuragarri dago ESTEKA honetan: https://hodei.ets-rfv.eus/s/gPcRb4Mdqq4K4YF

 

Itsasertzetako Zerbitzuaren ohartarazpena:

Azkenik, Itsasertzetako Zerbitzuak Metroaren obrak Kontxako hondartzan eragindako ingurumen-erasoa egiaztatu duela eta Eusko Jaurlaritzari honako eskaera hau egin diola nabarmendu nahi dugu gaurkoan: hots, "tunelaren obrak, zeinak hondartzaren errealitate fisikoan eragin kaltegarria izan duten, geldiaraz daitezela, harik eta itsas-lur eremu publikoa zeharkatzen duen trazaduaren inguruan azterketa oso bat egiten den arte".

Itsasertzetako Zerbitzuaren ohartarazpen hori, Kontxako Paseoan eta hondartzan orain egiten ari diren lanak burutzeko 2020ko azaroaren 12an emandako baimenean jasota dago.

Hartara, Satorralaiaren ustez, ulergaitza da Eusko Jaurlaritzak joan den abenduaren 30ean Obra presaka esleitu izana, Itsasertzetako Zerbitzuak eskaturiko azterketaren ondorioen berririk oraindik ez dagoenean. Gainera, gertarera hauek azpiegitura-lan erasokor hori egiteko emandako "kosten baimena" baliogabetzeko erabakia ekarri behar luketelakoan gaude.

Hori denagatik, Donostiako Metroaren pasantea geldi dezatela berriro aldarrikatu eta obra egiteak dakartzan ingurumen-erasoa, gainkostu altuak eta eraikuntza-arrisku oso larriak kontuan hartuta, Mirakontxa-Easo zatiaren esleipen berria eten dezala eskatzen dio Satorralaiak Eusko Jaurlaritzari..

DEIALDIA: OSTIRALA 29, 12ETAN, ERLOJUETAN

Datorren larunbateko MANIFESTAZIOAREKIN bat egiten du Satorralaiak:

Kontxako protestarekin, Satorralaiak bat egiten du datozen egunotan, Zaldibarko zabortegia bertan behera erori zeneko urteurrena dela eta, larrialdi ekologikoari lotutako salaketa eta aldarrikapen ekintzak egiteko Gipuzkoako hainbat talde sozial eta sindikatu biltzen dituen Larreko Mahaia elkarguneak zabaldutako deialdiarekin. Hain zuzen ere, datorren larunbatean, hilak 30, manifestazioa egingo da Donostian, "Planeta hemen hasten delako" lelopean, ingurumen-krisi globala tokian-tokiko iharduera kaltegarriekin elikatzen dela agerian jartzeko. Beraz, arratsaldeko 17'00etan Gladys Enea Parketik (Cristina Enea) abiatuko den mobilizazio honetan parte hartzeko animatzen diegu herritar guztiei, egungo eredu sozioekonomiko jasangaitzaren eraldaketa sakon baten alde eta Donostiako Metroa bezalako makro-proiektu behargabekoen eraikuntza geldiarazi behar dela aldarrikatzeko.

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Informazio gehiago: satorralaia.wordpress.com

 [Castellano]

SATORRALAIA CONVOCA EL PRÓXIMO VIERNES DÍA 29 UNA ACCION INFORMATIVA Y DE PROTESTA EN LA PLAYA DE LA CONCHA:

El movimiento vecinal Satorralaia realizará el próximo viernes 29 de enero, a las 12h, una acción informativa y de protesta para denunciar la agresión ambiental y los gravísimos riesgos constructivos que conlleva la ejecución de la pasante de Metro bajo la playa de La Concha. Hacemos por ello un llamamiento para acudir a la hora indicada a la zona de los relojes del Paseo de La Concha, donde primeramente realizaremos una concentración ante los trabajos de inyección de morteros de cemento que ETS está ejecutando en la playa. Una vez finalizada ésta, a las 12'30h convocamos un acto informativo para dar a conocer públicamente las advertencias muy claras sobre los riesgos de la obra que constan en el "Proyecto Constructivo del tramo Miraconcha-Easo (Fase 2)", licitado el pasado 30 de diciembre por el Gobierno Vasco.

En efecto, las advertencias presentes en el Proyecto Constructivo son elocuentes y sumamente reveladoras respecto a la grave situación y a los peligros que conlleva la ejecución de la obra. A este respecto, queremos exponer lo siguiente, haciendo notar que el uso de terminología técnica resulta en este caso inevitable:

El Proyecto previene que a partir del Punto Kilométrico 0+750 del trazado, donde el 5 de junio se produjo el desprendimiento en las obras de perforación del túnel bajo la playa de La Concha, "nos encontramos con un tramo con unas condiciones geotécnicas muy adversas". Señala que el frente de excavación alcanzó ese día un "sector fracturado" de estratos calizos, en el que "la existencia de una cavidad a aproximadamente 3 o 4 m del hastial izquierdo del túnel, con una sección abierta relativamente grande", provocó el grave desprendimiento y entrada de aguas que anegó la obra subterránea y originó simultáneamente el socavón que afectó a las cimentaciones del edificio de la calle Zubieta nº 8. Según las estimaciones del Proyecto, el desprendimiento "arrastró unos 200 m3 de sólidos arenosos transportados desde unos 100 m de distancia". "Posteriormente, se detectaron socavones adicionales en esta zona, también asociados al desprendimiento", afirma. El Proyecto precisa que la cavidad se desarrolla en un estrato calizo posiblemente karstificado o fracturado "con rumbo paralelo al propio túnel y que previsiblemente en los próximos metros se acercaría aún más al hastial del túnel", "con presencia de cavidades métricas - decimétricas". Tanto este estrato calizo, como los demás, se despliegan en una dirección paralela al proyecto de trazado del túnel, al tiempo que los efectos de la karstificación que ha originado las cavidades "se han debido de producir acentuadas por el agua subterránea salada que circula por las fracturas". El Proyecto advierte que "la gran continuidad longitudinal de este sistema de huecos provoca que la ejecución del túnel pueda originar inestabilidades en superficie a cientos de metros de distancia, pudiendo llegar a afectar a la integridad de las edificaciones, incluso muy alejadas de la traza". El Proyecto indica que este riesgo se mantendrá "mientras el trazado del túnel se desarrolle en paralelo al sistema de huecos". "Previsiblemente, estas circunstancias se mantendrán en un tramo de unos 70 m hasta el PK 0+820, punto en el que se estima que la estructura del macizo rocoso será desfavorable, con el consiguiente riesgo de que se vuelvan a producir inestabilidades". El Proyecto explica que "en el entorno hay un sistema de huecos conectados entre sí, que pone en comunicación la superficie con la cota del túnel, a través de los depósitos de suelos aluvio-mareales y las arenas de playa". De ahí que, aún cuando esas oquedades no llegaran a ser intersectadas directamente por la obra, la fuerza ejercida por la carga de la columna de agua existente sobre el túnel "sería en este caso la causante del desprendimiento, ya que por la evolución del incidente, se puede considerar que hay una conexión directa con el mar". "Según esto, y con los datos actuales, el riesgo de que aparezcan este tipo de roturas, se extendería hasta el PK 0+845". El Proyecto observa que en la zona afectada "se han identificado cuatro fracturas principales" y "los sectores donde el sustrato rocoso está más hundido y fracturado no sólo están en la zona de la playa sino que progresan hacia el interior, y además que las fracturas definidas en la playa también se prolongan hacia las zonas urbanas de la calle Zubieta. Hay que prever que más adelante, a unos 95 m de distancia, se atravesaría nuevamente la fractura F-2, lo que puede hacer repetir los efectos producidos". El Proyecto avisa de que en el punto donde se produjo el desprendimiento, "nos encontramos además con la problemática propia de un tramo de túnel hundido con una surgencia de agua abierta. Con el fin de sellar la vía de agua, se ejecutó un contrafuerte de hormigón, que ocupa toda la sección de excavación del túnel". El documento aporta a este respecto una inquietante foto del estado actual del túnel (VER FOTO EN EL ARCHIVO ADJUNTO). El Proyecto informa, respecto a las inyecciones de mortero ejecutadas a partir del mes de agosto desde los soportales de la playa, que "durante la perforación de los taladros, se detectaron huecos sobre la clave del túnel. Durante la ejecución de las inyecciones, además de la comunicación entre distintos taladros, se comprobó también que había conexión con el propio túnel, llegando a aflorar lechada de mortero en el PK 0+717 del túnel". "Otra consecuencia de las inyecciones, fue la detección de elevaciones en la auscultación situada en el paseo de La Concha, lo cual obligó a reducir la presión de inyección". El Proyecto admite por otra parte que hay incertidumbres respecto al resultado de los trabajos de inyección que se vienen realizando desde el voladizo y la playa de La Concha. En efecto, al tratarse de una inyección en el subsuelo, es una operación a "ciegas" en la que "se desconocen con precisión las dimensiones reales de las cavidades" y la red de fracturación por la que fluye la mezcla inyectada; a lo cual, añade que "dada la aleatoriedad con la que se pueden establecer la comunicación entre distintas oquedades, no es posible asegurar que una vez transcurrido cierto tiempo, se establezcan nuevas comunicaciones que pudieran poner nuevamente en contacto las oquedades con las zonas fracturadas".

NOTA: Todas las citaciones han sido extraidas del ANEJO nº 8 (Obras Subterráneas. Apéndice 8.1) y del ANEJO nº 5 (Geología y Geotecnia. Apendices 5.6.2 y 5.6.3) del "Proyecto Constructivo del tramo Miraconcha-Easo. Fase 2". El Proyecto completo está disponible en el siguiente ENLACE: https://hodei.ets-rfv.eus/s/gPcRb4Mdqq4K4YF

 

El apercibimiento del Servicio de Costas:

Finalmente, hoy queremos destacar que el Servicio de Costas ha certificado la agresión ambiental generada por la obra del Metro en playa de La Concha y ha requerido al Gobierno Vasco que "las obras del túnel, las cuales han influido negativamente en la realidad física de la playa, queden paralizadas hasta que se realice un estudio completo de la traza en el dominio público marítimo-terrestre".

Este apercibimiento del Servicio de Costas consta en la autorización otorgada el 12 de noviembre de 2020 para la realización de los actuales trabajos en el Paseo y la playa de La Concha.

Satorralaia considera incomprensible que el Gobierno Vasco haya licitado apresuradamente la Obra el pasado 30 de diciembre, sin que se conozcan los resultados del estudio demandado por el Sevicio de Costas. Además, entendemos que estos hechos deberían determinar la decisión de revocar el permiso de costas concedido a la ejecución de esta agresiva infraestructura.

 Por todo ello, Satorralaia vuelve a reclamar la paralización de la pasante de Metro y exige al Gobierno Vasco la suspensión de la nueva licitación del tramo Miraconcha-Easo debido al impacto ambiental, los elevados sobrecostes y los gravísimos riesgos constructivos que conlleva su ejecución. 

LLAMAMIENTO: VIERNES 29, A LAS 12H, EN LOS RELOJES

Apoyo de Satorralaia a la MANIFESTACION del próximo sábado:

Con la protesta en La Concha, Satorralaia se une a las acciones reivindicativas y de denuncia relacionadas con la crisis ecológica que la red Larreko Mahaia --constituida por grupos sociales y sindicales de Gipuzkoa-- ha propuesto llevar a cabo durante estos días con motivo del próximo aniversario del derrumbe del vertedero de Zaldibar. Precisamente, este sábado 30 de enero, tendrá lugar en Donostia una manifestación convocada bajo el lema "Planeta hemen hasten delako", evidenciando de esta forma que las nocivas actuaciones locales contribuyen a la crisis mediambiental global. Animamos por tanto a toda la ciudadanía a participar en esta movilización que partirá a las 17'00h desde el Parque de Gladys Enea (Cristina Enea), con el fin de reivindicar la necesidad de acometer un profundo cambio del insostenible modelo socioeconómico existente y de poner freno a la construcción de macro-proyectos innecesarios, como el Metro en Donostia.

Movimiento vecinal Satorralaia

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fW4n

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal