lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fZ5c

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

04/11/2021 :: Euskal Herria

Satorralaia llama a participar en la movilizacion contra la crisis climatica y ecologica

x Satorralaia

EUSKARA

Satorralaia bizilagunen mugimenduak datorren larunbatean, azaroak 6, klima eta ingurumen krisia salatzeko hainbat talde sozial, ekologista eta sindikatu biltzen dituen Larreko Mahaia elkarguneak antolatu duen mobilizazioan parte hartzeko dei egiten du. Goizeko 11'30etan, Kontxako lehenengo arrapaladan hasiko da ekintza hori, eta partehartzaileek aterki bana eramateko eskatzen da, era honetan hondartzan aterkiak zabalduta KLIMA EZ DA NEGOZIOA lema osatzeko.

Hain zuzen ere, Glasgowko COP26 goi bilera dela eta, gobernu boteretsuenek eta korporazio handiek aldaketa klimatikoa negozio iturri bihurtu asmoz konponbide faltsuak bultzatzen dituztela eta munduko %10 aberatsenaren kontsumo irrazionala eta zoroa sustatzearren hazkunde ekonomikoari lehentasuna ematen jarraitzen dutela argi eta garbi salatu beharra dago. 

Halaber, klima eta ingurumen-krisi globala tokian-tokiko proiektu txikitzaile eta kaltegarriekin elikatzen dela agerian jartzea ezinbestekoa iruditzen zaigu: horren adibide ugari dugu Donostian, hala nola periferiako errepìde sarearen etengabeko hedapena, Metroa eta AHT bezalako makro-proiektu behargabekoen eraikuntza, errauskailua, edota Belartzako makropoligono logistikoaren eta Antondegiko "olatu artifizialen" egitasmoek erakusten dutenez azken aldian berriro nabarmenki areagotu den hirigintza harraparia, beste exenplu askoren artean.

Mobilizazioa Kontxako hondartzan egingo da, klima-aldaketak eragin nabarmena duelako itsasertzean. Horrez gain, Metroaren obra zentzugabeak ere hondartzan kalte larriak eragin dituela gogora dakargu.

Beraz, larunbatean "KLIMA EZ DA NEGOZIOA!" lemapean manifestatuko gara, larrialdi klimatikoa negozioa egiteko erabiltzen duten agintarien faltsukeria salatzeko eta egungo eredu sozial eta ekonomiko jasangaitzaren eraldaketa sakon bati ekin behar zaiola aldarrikatzeko. 

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Informazio gehiago: www.satorralaia.wordpress.com

 CASTELLANO

SATORRALAIA LLAMA A PARTICIPAR EN LA MOVILIZACION CONTRA LA CRISIS CLIMATICA Y ECOLOGICA CONVOCADA ESTE SABADO:

El movimiento vecinal Satorralaia llama a participar el próximo sábado 6 de noviembre en la movilización convocada por los grupos sociales, ecologistas y sindicales reagrupados en la plataforma Larreko Mahaia para denunciar la crisis climática y ecológica. La acción dará comienzo a las 11'30h en la primera rampla de La Concha y se pide a los y las participantes que acudan con paraguas, de manera que con los paraguas abiertos formaremos sobre la playa el lema KLIMA EZ DA NEGOZIOA.

Precisamente, con motivo de la cumbre COP26 de Glasgow, es preciso denunciar que los gobiernos más poderosos y las grandes corporaciones impulsan falsas soluciones que convierten el cambio climático en fuente de negocio y siguen dando prioridad al crecimiento económico para sostener el consumo irracional y desenfrenado del 10% más rico del mundo. 

Asimismo, queremos resaltar que la crisis climática y ecológica global también es alimentada por los proyectos destructivos y nocivos que se promueven a nivel local, destacando en Donostia la permanente ampliación de la red viaria en la periferia, la construcción de macro-proyectos innecesarios como la pasante de Metro y el TAV, la incineradora, y la vuelta al urbanismo depredador que representan el macro-polígono logístico planeado en Belartza y la infraestructura de "olas artificiales" proyectada en Antondegi, entre otros muchos ejemplos.

La movilización se desarrollará en La Concha porque el litoral es un lugar especialmente sensible al cambio climático. A ello se añaden las graves afecciones provocadas en la playa por las obras del Metro.

El sábado nos manifestaremos por tanto bajo el lema "KLIMA EZ DA NEGOZIOA!" para denunciar la falsedad de las élites dirigentes que utilizan la crisis climática para hacer negocio y para reivindicar la necesidad de un profundo cambio del insostenible modelo social y económico actual. 

Movimiento vecinal Satorralaia

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fZ5c

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal