lahaine.org
Euskal Herria, Nacionales E.Herria :: 26/02/2026

Sidenorrek bazekien Israelera bidalitako altzairua obusak egiteko zela

Jon Hidalgo
IMI Systems enpresa israeldarrari 33 aldiz bidali zion altzairua, soilik zenbatuz Gazako genozidioa indarrean zegoen bitartean egindako esportazioak.

Espainiako Poliziak Sidenorren Basauriko egoitzan aurkitutako agiri batek erakutsi du enpresak bazekiela Israelera bidalitako altzairua obusak egiteko erabiliko zutela. Dokumentua Iñigo Molero zuzendari komertzialaren bulegoan topatu zuten, paperean inprimatutako mezu elektroniko batean. Bezeroen zerrendan IMI Systems LTD eta Israel Weapon Industries ageri dira, eta bien ondoan jartzen du obusak ekoizteko erabiliko dutela altzairua.

Palestinaren okupazioaren aurkako elkartasun sarea den RESCOPek zabaldu du informazioa, eta Berriak baieztatu du iturri judizialen bidez. Agiriak hamar herrialdetako hogei armagintza enpresa jasotzen ditu, eta azken mezua 2025eko martxoaren 5ekoa da. Sareak gainerako bidalketak ikertzeko ere eskatu du.

Sidenorrek 42 aldiz bidali zion altzairua IMI Systemsi 2023ko otsailetik 2025eko ekainera; horietatik 33 Gazako genozidioa hasi ondorengoak izan ziren. Guztira 4.587 tona esportatu zituen, 5,8 milioi euroren truke.

Ikerketa judiziala

Comunitat Palestina de Catalunya–Terra Santak kereila jarri ostean, Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu zuen iaz, eta hiru arduradun ikertzen ari dira: Jose Antonio Jainaga, Marco Pineda eta Iñigo Molero. Kontrabandoa eta gizadiaren aurkako delitu baten konplizitatea egozten diete. Haiek ukatu egin dituzte karguak.

Fiskaltzak miaketaren aurka egin zuen, RESCOPen arabera, eta salatu dute oztopoak jartzen ari dela Gazatik ihes egindako biktima batek deklaratu ez dezan. Pertsona horrek martxoaren 2an deklaratuko du; haren biktima izaera onartuz gero, Sidenorreko arduradunak genozidio delituaren konplize gisa epaitu ahal izango lirateke.

Sidenorrek bazekien Israelera bidalitako altzairua obusak egiteko zela - Araba - Alea.eus

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal