Torturak ekiditeko neurriak hartzeari uko egin dio Grande Marlaska epaileak
Atxilotuen abokatuek egindako eskaera zehatzei ezezkoarekin erantzun die epaileak. Lau herritarrek Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuak jarraitzen dute eta ez dago beraien egoeraren inguruko inolako berririk. Goizean agerraldia burutuko du AAMk.
Torturak ekiditeko neurriak hartzeari uko egin dio Marlaska epaileak:
Atzo Bizkaian atxilotu zituzten lau herritarren abokatuek Habeas Corpusa eskatu dute, atxilotuak berehala epailearen aurrera pasatzea hain zuzen ere. Espainiako Entzutegi Nazionalak ukatu egin du eskaera hori. Inkomunikazio aldian atxilotuak torturatuak izan daitezen ekiditeko neurriak ere eskatu ditu defentsak, eta hau ere atzera bota dute.
3 neurri eskatu dira zehazki:
- Atxiloketa aldian konfiantzako medikuaren bisitak izatea.
- Atxiloketa une guztia bideo kameraz grabatua izatea.
- Bere senideek atxilotua non dagoen eta nola dagoen jakin dezatela.
Atxilotuak inkomunikatuak aurkitzen dira eta ez dago beraien egoeraren gaineko inolako berririk.
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik ez gara nekatuko atxilotuak une honetan jasaten ari daitezkeen tratuaz gure kezka adierazten. Bitartean mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.







