lahaine.org
Euskal Herria :: 18/02/2026

Beste hiru eraso matxista izan dira Gasteizen

La Haine - Euskal Herria
Bi emakume eraso dituzte haien bikotekideek. Gainera, kalean emakume bat kolpatu du gizonezko batek.

Beste hiru eraso matxisten berri eman dute Gasteizen (Araba). Aurreko larunbatean, emakume bati eraso zion bere bikotekideak Zaramagan. Igandean, berriz, kalean emakume bat kolpatu zuen gizonezko batek. Azkenik, 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuten astelehen goizaldean, bikotekideari ohiko tratu txarrak ematea egotzita.

Lehenengo erasoa Zaramaga auzoko etxebizitza batean izan zen. Emakume batek salatu zuen bikotekidearekin eztabaida izan zuela bizikidetza arrazoiengatik, eta hark eraso egin ziola. Emakumearen iloba batek esku hartu behar izan zuen erasoa gelditzeko. Senide horrek eta biktimaren alabak gertaera hori berretsi zuten, eta 42 urteko gizona atxilotu egin zuten.

Bigarren erasoa Errekatxiki kalearen eta Santiago etorbidearen elkargunean izan zen; izan ere, 31 urteko gizon bat emakume bat jipoitzen ari zen kalean. Bertaratu zirenean, poliziak biekin eta lekukoekin elkarrizketatu ziren, eta berretsi egin zuten gizonak lepoan eta aurpegian eraso egin ziola emakumeari. Hori guztia ikusita, atxilotu egin zuten.

Hirugarren erasoa Aranbizkarra auzoko biktimaren etxebizitzaren aurrean izan zen, bi gizon atea jotzen ari zirenean. Biktimak berak deitu zion poliziari, bere etxebizitzara laguntzera joateko eskatuz. Haren bikotekidea eta koinata atea jotzen ari zirela salatu zuen, eta mehatxatuta sentitzen zela. Polizia agenteak etxebizitzara joan ziren, eta emakumeak egindako adierazpenak entzun ostean eta ohiko tratu txarren inguruan aurkeztu zituen frogak ikusi ondoren, erasotzailea atxilotu zuten.

 Duela gutxi, joan den ostegunean zehazki, bi eraso matxista salatu zituzten Arabako hiriburuan.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal