lahaine.org
Euskal Herria :: 28/10/2011

[Iruña]Ehundaka ikasle murrizketen aurka:foruzainak eta polizi nazionalak oldartu diraAlde Zaharrean

Ateak Ireki
Gaur goizean burututako greba eta deialdietan ehundaka ikasleok hartu dugu parte.

Gaur goizean burututako greba eta deialdietan ehundaka ikasleok hartu dugu parte. Iruñerriko ikasleria kontziatuta dagoela ikusteko aukera izan dugu gaur beraz. 11:00etan Hezkuntza Delegaritzan konbokatutako kontzentrazioa jendetsua izan da eta hortik manifestazio bat atera da San Frantzisko enparantzatik pasa eta Parlamentu aurrean bukatu dena, sentada jendetsu eta positibo batekin. Han, errepide bat eserialdi baten bitartez moztu eta Polizia Foralarekin momentu larriak bizi izan dira.

30 minutu pasata irakasleak iritxi dira Parlamentura eta han guztiak elkartu egin gara. Azkenik, beste bapateko manifestazio bat sortu da Hezkuntza Delegaritzan bukatu dena eta han Polizia Foralak bokatxak eta porrak atera egin ditu zaurituak sortuz. Hortik aurrera Poliziaren basakeria jasan behar izan dugu alde zaharretik poliziak hainbat karga burutuz eta ikasle bat atxilotu.

Kronika: Ikasle Abertzaleak

Iruñerriko Ikasle Abertzaleak

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal